Proiektua
Gizarte
Berrikuntza
|
|
“Gizarte Berrikuntza” Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika Sailaren hobetzeko eta berritzeko jarreraren ondorioz sortutako proiektua da. Une honetan, gizarteko arlo guztietan ezinbestekoa da berrikuntza eta aldaketa prozesuak abian jartzea. Ildo horretatik, “Gizarte Berrikuntzaren” asmoa da “Hirugarren Sektore” gisa ezagutzen denaren alorrean parte hartzen duten pertsona eta entitate sozial guztien artean kontzientziak, ideiak, itunak eta aukera berriak astindu eta akuilatzea. Halaber, orokorrean gizarte arloan lan egiten duten merkataritzako enpresetan ere astintze eta akuilatze lan hori gauzatu nahi da.
Horretarako, Gipuzkoako gizarteari WebTV kanal baten bidez (www.gizarteberrikuntza.net) , bideo euskarrian aurkeztuko zaizkion gizarte berrikuntzako adibide praktiko adierazgarriak sakontasunez ezagutu ahal izateko aukera izatea aurreikusten da. |
|
Aldi berean, “gizarte-zerbitzu” gisa ezagutzen dugun esparruarekin lotura duen sare gipuzkoarraren lankidetza bilatuko da, adibide praktikoetan identifikatutako ideia, kontzeptu, esperientzia eta joera berrietan sakontzeko eta hobekuntza-esparruak, politika berriak, zerbitzu berriak edota itunak bilatzeko.
Horrenbestez, “Gizarte Berrikuntza” proiektua gizarte arloa ulertzeko eta lantzeko bestelako bide batean ematen den lehen urratsa da, esparru horretan egiten den lan eskergari alternatiba iraunkor eta errentagarriak eskaintzeko abagune bat.
<<
|