Children´s Aid Society bideoa: gizarte-politikaren bi eredu ezberdin
<<
|
|
Badakigu Amerikako Estatu Batuak herrialde berezia dela, Europan herritarrei eskaintzen zaizkien gizarte-zerbitzuak Iparramerikako sistema publikotik oso urrun daudela artean, baina, hala ere, badira hainbat xehetasun gogoeta eginarazteko modukoak.
Bitxia da gizarte arloan berrikuntzaren prozesua Atlantikoaren beste aldean alderantziz kudeatzea. Ideia berritzaile bat otu bezain pronto, hura gauzatzeko Estatuari diru-laguntza eskatu aurretik, ideia hori frogatzeko filantropoak, fundazioak edo berezko baliabideak bilatzen dituzte; eta funtzionatzen duela ikusten dutenean, soilik orduan hasten da Estatuko instituzioen aurrean ideia “saltzeko” prozesua, funts publikoekin finantzatutako programa bat sortzeko xedez. |
|
Horrek ez du esanahi Iparramerikako gizarte-erakundeak gureak baino berritzaile eta ekinzalego direnik. Azken finean, Estatuaren estalperik gabe, premia akuilu izanik, berrikuntzarako beste modu eta aukera batzuk bilatu dituzte.
Iparramerikako presidentea gizarte-segurantzarako lehen egitura unibertsal ahul bat sortzeko beharrezko laguntzak jasotzeko ahaleginean denean, orduan baliabide publiko gutxirekin gizarte arloa lantzeko hark duen esperientzia luzea probestu dezakegu. Funtsean horixe baita gizarte berrikuntza…gauzak bestela egiteko modu bat bilatzea.
|