Gizarte berrikuntza, berrikuntzaren sozializazioa
<<
|
|
Berrikuntzaren kontzeptua gehiegi erabilia da dagoeneko, izan ere, duela ez hainbeste management esparruko tresnek pasa zuten prozesu hori gaia puri-purian zegoenean, “Erabateko kalitatea” edo “Ezagutzaren Kudeaketa” dira horren lekuko.
Nabaria da estatu osoko herri-administrazio ia guztiak egiten ari diren ahalegina gure gizarte aurreratuko esparru guztietan gure enpresen eta gure ehundura ekonomikoaren salbatzaile gisa ikusten eta saltzen dena bultzatzeko: Berrikuntza. Berrikuntza produktuan, berrikuntza prozesuan, berrikuntza kudeaketan…Euskadiri dagokionez, instituzioen ahalegin hori berrikuntza sustatzeko egitura berrien sorreran islatzen da: Innobasque, Euskadi+innova, BAI-Bizkaiko Berrikuntza Agentzia, etab. Halaber, enpresa arloko ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko programa anitz abiarazi dira. Agian une egokia litzateke honakoa, berrikuntza hori gauzatu behar duten pertsonen trebatze-estrategia baten alde egiteko. Hona azalpena. Ezinbestekoa da berrikuntzaren garrantzia hedatu eta sentsibilizazioa bultzatzea eta hori da kontzeptua barneratu eta gizarteratzeko erabiltzen den modu ohikoenetako bat (gogoan izan Nonaka eta Takeguchi-ren SECI eredua). Dena den, agian benetako erronka erakundeko eremu guztietan berrikuntza hori gauzatzeko benetan gaitutako profesionalak bilatzea da. Adibide batera, aipagarria da Txinako gobernuak azken urteotan abiarazitako estrategia. |
|
Txina aipatzean pirateriaren gunea eta kostu gutxiko ekoizpen masiboaren gunea datorkigu beti burura; baina, diru kopuru ikaragarria inbertitzen da pertsonak munduko unibertsitate eta ikerketa zentro onenetan trebatzeko, baldintza bakarra ezarrita: denbora batera, berriro ere Txinako kapitala maneiatzen duten enpresetara itzultzea. Ildo horretatik, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia::Xede programa ekimen interesgarria da. Programa horren xedea Berrikuntza eta Ezagutzaren prozesuetan gaitutako pertsonak Bizkaian gerarazteko, hara erakartzeko eta lotzeko beharrezkoak diren baldintzak ezartzea da.
Horrenbestez, badirudi berrikuntzaren kultura, berrikuntza gizartean barna hedatzeko apustu handi bat dagoela, berritzeko interesa duten pertsonen benetako gaitasunaren kaltetan.
Beste alde batetik, interesgarria da ohartaraztea eragile, instituzio, enpresa edota elkarte guztiak berritzaileak direla, edo, hori da behinik behin haiek diotena! Berrikuntzarekin lotutako kontzeptu berri bat agertzen denean ere, gizarte berrikuntza kasu, adituak agertzen dira nonahi. Eta neure buruari galdetzen diot: gizarte berrikuntza eta berrikuntza gizarteratzea gauza bera al dira? Nirea buruz ez, baina…
|